Mostrando entradas con la etiqueta ordenagailuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ordenagailuak. Mostrar todas las entradas

2009-01-11

teknologia berriak hezkuntzan


Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi

2008-12-04

Ariñoko eskolaren berrikuntza

Terueleko herri bateko eskolan, Ariño herrian hain zuzen ere, teknologia berriak sartzea erabaki dute. Hori dela eta, sistema ordenagailuetan oinarritzea erabaki dute. Horrela, liburuak eta kuadernoen ordez, ordenagailuan idazten dute, eta ikasi ere.

Herri txikietan horrelako programak aplikatzeak herri handietan eta teknologikoki garatuago dauden herrietan baino arrakasta gehiago izaten dute. Herri txikietan teknologiekin duten harremana ez baita herri handiagoetan dutena, beraz, autonomia sustatzea bultzatzen du, haiek ordenagailuen bidez bidaltzen dituzte lanak eta horrela askatasun gehiago izatea lortzen dute. Teknologi honekin ikasteak, nire ustez, metodo tradizionalean eskaintzen denaz gain teknologi berriak eguneroko gauza bezala erabiltzen ere ikasten dute. Gainera, ikaste era askoz ere motibagarriagoa eta interaktiboagoa bultzatzen da teknologia hauekin. Baina alde positiboez gain, alde negatiboak ere badauzka, eta alde negatiboa irakaslearen aldean kokatzen da, hau da, metodo honekin lan egiteko, irakasleak denbora asko aritu behar da, gauzak bilatzen eta programaketa egokia egiten, beraz, metodo tradizionalean denbora guzti hau ez duzu programaketa egiten galdu behar, baina honetan, berriz, bai, eta teknologiak ondo ezagutzea beharrezkotzat jotzen da.

Beraz, eta laburbiltzeko, metodo honek alde onak eta txarrak ditu. Alde onak, ikaslearentzat ikasteko era motibagarriago eta interaktiboagoa dela, bai eta autonomiaren garapena bultzatzen dela. Eta alde negatiboa, irakaslea denbora asko eman behar duela ariketak, teoria,...prestatzen gero ikasleei aurkezteko.

2008-10-30

Marisa Aranburu eta ikasleen iritzia proiektuaren ingurua

Teknologia berriak hezkuntzan jorratzen dituen gaiko bideo bat hemen ikusgai

Iritzia:

Nire ustez, Orioko Ikastetxeak garatzen ari den proiektu berri hori oso egokia da hasiera-hasieratik umeak teknologia berrietara hurbiltzen baititu. Dena den, modu horretan alde batera gelditzen dira kontutan hartu beharreko beste gai batzuk, hala nola: umearen kapazitatea paperaren aurrean, imaginazioa garatzeko aukera,.. Horiek denak ordenagailuak murrizten ditu eta jarrera aktiboago bat izango dute haurrek beraien etxeko ordenagailuetan txikitatik ona izan daitekeela baina, batez ere, txarra izan daitekeela.