2009-02-04

Altzabururen bitakoaren komentarioa




Gure herrian , heroinaoso gaitzetsita dagoen droga da, batez ere gazteen artean eta kontsumoa nabarmen gutxitu da.
mundu mailan egin diren azken azterlanetan europan kontsumoa egonkortzeko joera argia ikusi da, bai ekialdeko europanbai ASIAKO beste zenbait herrialdetan.
Kolonbia, kanada, Ekuador, Mexiko, eta El Salvadorren gorakada nabarmena ikusi da xxi.mendearen lehen urteetan.
Heroina vere izan da morfinaren ordezkatzailea eta Estatu batuetan lehen mundu gerra baino lehen sendagai moduan hartu zen.azkenean 1956an erabat debekatu zuten.
Eta zer da heroina? OPIOAZEOAK SUBSTANTZIA NATURALAK DIRA, OPIO LANDAREETATIK LORTZEN DENA Eta zein da bere itxura? Heroina hauts moduan agertsen da. kontsumo tradizionala bena batetik egiten da, disolbatu eta berotu ondoren. baina kontsumo era hau laster amaitu egin zen hiesa agertu zenetik. Heroina esnifatu eta erre ere egiten da. Bitakora honetan hainbat droga ugari ager daitezke eta egunerokotasunean aurkitutakoak besterik gabe sartu zaitezte ta han plazaratutakoa irakur ezazu.

Dagokigun hezkuntza sistema nazionala


Guretzat funtsezkoa da Euskal Herrian eraikitzen ari garen Hezkuntza Sistema Nazionalaren oinarrian euskal herritar ororen hezkuntza eskubideen errespetua jartzea

Hizkuntza komunitate orok bere ondare kulturalaren erabateko ezagutza bermatuko dion hezkuntza jasotzeko eskubidea du...». Esaldi borobila benetan! Ziur asko munduko txoko gehienetan gauza jakina bezain ulergarria eta gauzagarria da. Euskal Herrian, ordea, euskal herritarrontzat ukatzen eta zapaltzen jarraitzen duen eskubidea da: Dagokigun Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko eskubidea, hain zuzen ere.

Ikuspegi juridikotik, nazioarteko adierazpenak gomendioak besterik ez badira ere, giza eskubideak zehaztu eta finkatzen dituzte eta bere baitan duten balio etikoa eta politikoa handia da. Areago, adierazpenetan eta itunetan bildutako printzipio eta irizpide nagusiak funtsezko betebehar bilakatu dira dagoeneko etorkizuna demokrazian eta askatasunean eraiki nahi duen edonorentzat. Estatu frantsesak Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala sinatzeari muzin egin bazion ere, nabarmentzekoa da espainiar Estatuak sinatu arren, ez dagoela bi errealitateen arteko alde handiegirik.

Euskal Herrian, nazioarteko Deklarazioak de facto baliogabetu egiten dira eta euskal herritarron eskubideen urratze etengabea pairatzen dugu. Euskal herri- tarrok, ordea, dagozkigun eskubideak eskuetan hartu ditugu eta zor zaien errespetuaren aldeko lan etengabea burutzen ari gara. Frankismoaren garairik zailenetan ikastolak sortu genituen, ezarritako hizkuntza politika ezberdinek euskalduntzen ez dituzten herritarrak alfabetatzeko eta euskalduntzeko bitartekoak proposatu ditugu, euskal eskola publiko berriaren alde lanean dihardugu, bitarteko pedagogiko propioak sortzen ari gara, Euskal Herri osorako Euskal Curriculumaren sorrera prozesua bururaino eramango dugu, etabar luze bat.

Egin dugun eta egiteke dugun bide luze horretan, Euskal Herriaren Oinarrizko Hezkuntza Akordioa mugarri garrantzitsua dela uste dugu. Aspaldi honetan era sakabanatuan diharduen Euskal Herriko hezkuntza esparruko eremu zabalena biltzen ari den akordioa da. Gainera, herri honen hezkuntza beharren araberako gakoen gainean eraikitako adostasun zabala dela uste dugu: euskal herritarron hezkuntza eskubideak, horien araberako publikotasun definizio berria eta ikuspegi horretan dauden heziguneen harremantzea.

Akordioaren ernalkuntzak urrats garrantzitsua ekarri bazuen ere, ezin gara horretara mugatu; ezin dugu eraikitako adostasun berri hori paper hutsean gelditzen utzi, aurrerako urratsak egiten jarraitu behar dugu. Euskal Herriak Bere Eskolak hor jartzen ditu gaur egingo diren Nazio Jardunaldiak, dagokigun hezkuntza sistema nazionalaren eraikuntzan aurrera egiteko urrats praktiko berria izango da, guztion iritzi, truke eta parte-hartzearekin egingo diren urrats berrien abiapuntu.

Euskal Herriak Bere Eskolarentzat funtsezkoa da Euskal Herrian egunez egun eraikitzen ari garen Hezkuntza Sistema Nazionalaren oinarrian euskal herritar ororen hezkuntza eskubideen errespetua kokatzea. Dagozkigun hezkuntza eskubideak erakarri behar ditugu lehen lerrora eta eskubide hauen aitortza eta bermearen magalean eraiki behar dugu herri honek nahi eta behar duen hezkuntza sistema. Era berean, hezkuntza eskubideen errespetuan jarduten duten Heziguneen harremantzea halabeharrezko bihurtu zaigu herri bezala aurrera egin eta estatuek inposatu dizkiguten eztabaida antzuak albo batera utzita, gurea izango den sistemaren oinarriak parte-hartzeko moduak zertzelatzen jarraitzeko. Euskal herritarrok hezkuntza sistema propioa eraikitzearen bidean urratsak egiten jarraituko dugu.

2009-02-01

ORDENAGAILUEN ALDEKO ERABILPENA


1987. urtean sortu zen Orixe Taldea Hezkuntzarako informatika bultzatzen aritu da orain artean, hau da, ordenagailuaren erabilpena bitarteko didaktiko legez dinamizatzen. Baina bere ibilbidea iazko ikasturtearekin batera bukatu zen. Dena dela, egindako lana eta ateratako materiala oraindik oso erabilgarriak dira gure eskoletan. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Orixe Taldeak orain dela 12 urte hasi zuen bere ibilbidea. Urte hauetan zehar, hainbat lan eta argitalpen burutu ditu, beti ere informatika alorrean. Baina hemendik aurrera ez du aurrera jarraitzerik izango.


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzerako Zuzendaritzaren ardurapean zegoen taldea, eta esperientzia honi amaiera ematea erabaki du.


Hala ere, Orixe Taldeak egindako ibilbidea ezagutzea interesgarria iruditu zaigu, teknologia berriak gure inguruan eta eskolan hartzen ari diren garrantzia kontuan hartuta.





Taldearen sorrera


Tolosako Orixe institutuan kokatu zen lehenengoz esperientzia informatikoa eta handik hartu zuen izena. Matematika klaseak ematen zituen Pepe Orenga irakaslea izan zen taldea sortu zuena. Esperientzia bat burutu nahi zuen, alegia, ordenagailuak hezkuntzarako materiala sortzeko erabil ote zitezkeen eta hezkuntzaren zerbitzuan baliabide osagarri bezala zer eskain zezaketen aztertu nahi zuen.


Horrela, esperientzia pilotu bati hasiera eman zion BBB 1. mailako ikasleekin. Orixe institutuan D ereduko bi gela eta A ereduko beste bi zeuden BBB 1. mailan eta eredu bakoitzeko gela bat hartu zuen. Beraz, euskarazko eta gaztelaniazko gela banarekin informatika erabiltzen hasi zen, eta besteekin ez, esperientziaren bilakaeraren konparaburua izateko.


Klaseetan ordenagailuak erabiltzeko programak eratzen hasi zen beste hamar irakaslerekin batera osatutako taldean. "Orixe Erremintak" izeneko tresna multzoa sortu zuten eta testuak idazteko, ariketak burutzeko, hutsuneak betetzeko, jarduerak sortzeko... erabiltzen zuten. Tolosako esperientzia informatikaren erabilera intentsiboan oinarritu zen. Ohiko gelan gai bat landu ondoren, nahi izanez gero, aldameneko informatika gelara joan eta gai horri buruzko hainbat gauza egin zitzaketen ordenagailuekin: irakaslearen galderei idatziz erantzun, ariketak burutu, azalpen gehiago ikusi pantailetan, inprimatu... Ikasleak izugarri trebatu ziren eta oso baliagarri suertatu zitzaien ordenagailuak erabiltzen ikastea. Gainera, ikasleentzat bizigarria zen oso, zerbait berria garai hartan.


Pepe Orengarekin esperientzia hau aurrera ateratzen ziharduten hamar irakasleak ere trebatu ziren, jakina, eta ikastetxe hartako gainerakoek ere ikasteko aukera izan zuten.


Izan ere, informatikaren erabilpenak ezinbesteko hiru baldintza eskatzen ditu: irakasleak menperatu egin behar du erabilpena eta motibatuta egon behar du tresna honetaz baliatzeko, programak eduki behar ditu eta informatika gelak izan behar ditu erabiltzeko moduan.


1987/88 ikasturtean hasi zen esperientzia honekin eta 1990. urtera arte jarraitu zuen Tolosan. 90/91 ikasturtean Errenteriako Cristobal Gamón Lehen Hezkuntzako eskola publikora joan zen beste lau irakaslerekin batera eta han jarraitu zuen informatika arloko lanarekin. Orduan eratu zen taldea ofizialki, Berrikuntzarako Proiektu gisa. Taldearen bigarren fasea hasi zen.


Ordura arte Tolosan proba pilotu bat egin zuen ikasleekin horrelako teknologia erabiltzeak zentzurik bazuen edo ez ikusteko. Errenterian, aldiz, taldearen lanak beste ibilbide bat hartu zuen: irakasleak prestatzea, programak sortu eta ezagutaraztea eta ikasle gehiago trebatzea programak egiten.


Irakasle eta ikastetxe asko jarri ziren taldearekin harremanetan eta ikastaro ugari eskaini zituzten. Horrez gain, irakasleak programak egiten hasi zirenez, 700 programa inguru egin ziren. Gerora, programa horien arteko aukeraketa bati egin zen eta CD-ROM batean bildu ziren 275 inguru.


Taldearen hirugarren etapa 1995/96an hasi zen. Pepe Orengak taldea utzi egin zuen, beste partaide batzuekin batera. Merkatuak berak tresna informatiko komertzialak eskaintzen zituela iritzi zuen eta Hezkuntza administrazioa ez zela berak nahi zuen mailaraino inplikatzen. Dena dela, berak utzi arren, taldeak aurrera jarraitu zuen Mercé Folch koordinatzailearekin. Berarekin batera arlo ezberdinetako irakasleak bildu ziren.





Zertarako horrelako talde bat?


Gaur egun teknologia berriek duten garrantzia ikusirik, eskolak ez luke atzean gelditu behar. Haurrek kultura hori bizi dute euren etxeetan eta eskolak ere integratu behar ditu euren eguneroko baliabide horiek. Baina... guztia ez da hain erraza.


Horregatik, pausoak ematen laguntzeko sortu zen Orixe Taldea. Bere lana ikastetxeetan ordenagailua erabiltzeko programak itzultzea, sortzea edo ezagutzera ematea izan da azken urte hauetan. Eskoletarako euskarazko materiala egon dadin egin dute lan. Eta horretarako hainbat funtzio bete dituzte:


- Hezkuntza maila eta arlo ezberdinetako material curricular informatizatuak diseinatu eta egin.


- Material hori banatu eta zabaldu.


- Ikaste-irakaste prozesuan ordenagailua bitarteko bat gehiago bezala bultzatu.


- Informatika arloan sortzen diren tresna, bitarteko eta erabilpen berriak ikertu material curricular informatizatuak sortzeko erabiltzeko.


- Taldearen prestakuntza tekniko informatikoa, autoformazioa.


- Informatika Heziketan orientatu eta aholkatu hala eskatzen duten zentroak.


- Irakasleen Prestakuntzan kolaboratu arlo honetan.


- Hezkuntzarako Informatikaren arloko aktibitate berezietan parte hartu: kongresuak, jardunaldiak...





Taldearen funtzionamendua


Orixek argitaratutako materiala ugaria eta zabala izan da hamarkada honetan zehar. Jende askoren artean burututako lana izan da, baina azkenaldian taldeko partaideak sei izan dira: Mercé Folch, Natur Zientzietako irakaslea eta taldearen koordinatzailea, Patxi Intxaurrandieta, Musika eta Euskara irakaslea, Victor Escobedo, informatikoa, Maria Luisa Gamon eta Marian Ruiz, Lehen Hezkuntzako irakasleak eta Lurdes Otaegi, Euskara eta Literatura irakaslea itzultzaile lanak egiten. Hauek azaldu digutenez, zenbait lan itzuli egiten zituzten, beste batzuk beraiek sortu eta beste zenbait eskatu egiten zizkieten irakasleek zein ikastetxeek. Edozein kasutan, proiektuaren bideragarritasuna aztertzen zuten, hots, ordenagailuarekin lantzeko egokia zen edo ez, zerbait berria gehitzen zuen edo ez, orokor zitekeen edo ez... Eta onartzen baldin bazen, diseinu pedagogikoarekin hasten ziren. Orixekoek azaldu digutenez, "diseinu pedagogikoa egiteko proiektua zein heziketa mailara zuzentzen zen definitzen genuen, zein helburutarako zen, zein eduki eta ekintza biltzen zituen, ebaluazioa eta abar. Hau da, programaren egitura pedagogikoa zehazten genuen". Hurrengo pausoa diseinu informatikoa egitea zen. "Kasu honetan materialen bilaketa egiten genuen, hau da, grafikoak, soinuak, animazioak eta abar bildu. Ondoren, egin beharreko programarentzat egokienak ziren tresna informatikoak aukeratzen genituen eta pixkanaka-pixkanaka programako faseak diseinatu eta osatu. Era berean, proiektua egokitu eta birbideratu egiten genuen". Ondorengo lana taldean bertan barne ebaluaketa egitea izaten zen eta jarraian kanpo ebaluaketa. Lehenengoa irakasleen artean egiten zen, eta bigarrena ikasleekin, hots, programa lehendabiziko aldiz martxan jarriz. Ebaluaketak egin ostean azken aldaketak egiten zituzten eta ondoren Orixeren katalogoan gehitu eta banatu egiten zuten.





Orixeren lan esparrua eta materialak


- 1. CD-ROMa:


Euskaraz eta erdaraz eginak zeuden 700 programa ingurutatik hautaketa eta bilduma bat egin ostean, CD-ROM hau kaleratu zuten. Guztira 275 programa biltzen dira eta MS-DOS formatuan egina dago.





- Lehen Hezkuntzarako Klik programak


Programa hauek Kataluniako "Programa de Informática Educativa"n, Francesc Busquets-ek sorturiko KLIK programa-erremintaren bidez egiten dira Espainiako Estatu osoan eta horietako batzuk Orixek euskaratu egin zituen. Interesgarriak direnak hautatu eta itzuli zituen. Baina, baita moldatu ere. Izan ere, batzuk elementu kulturalak dituzte (Eguberriak, Inauteriak...) eta hauei Euskal Herriko ezaugarriak erantsi zizkioten. Azkenaldian programa berri batzuk egin ere egin zituzten taldekideek.


Klik programa hainbat gauza egiteko tresna da: azalpenak, narrazioak, ariketak eta ikaslearen lan-saioen ebaluaketarako baliabideak ere bai. Programak erabiltzen erraza den "marko" bat eskaintzen du, eta ondoren, bakoitzak moldatzen du bere eginkizunerako.


Klik bidez eginiko programa guztiak Internet bidez zabaltzen dira eta hortik deskargatu edo "eraitsi" behar dira eskoletan erabiltzeko. Orixe Taldekoak Interneten erabilera hori irakasle denek ez zutela ezagutzen edo menperatzen konturatu ziren. Bestalde, zenbait ikastetxetan Internet lotura txarrak dituztela-eta, oso motel ibiltzen ziren "eraisterakoan" eta, oro har, arazoak zituzten. Horregatik, orain arte beraiek euskaratutako eta sortutako programa guztiak CD-ROM batean bildu zituzten eta Lehen Hezkuntzako zentro guztietara banatu.





- 2. eta 3. CD-ROMak


Bi CD-ROM hauek oraindik kaleratzeke daude. DBH mailarako izango dira.


Bigarren CD-ROMak Euskara eta Literatura, Musika, Historia eta Hezkuntza Orientazioa programak biltzen ditu. Hirugarrenak, berriz, Euskara eta Literatura eta Musika. Gai eta eduki hauekin batera, atal teoriko bat ere badago, Ordenagailua eta Motibazioa deitzen dena. Irakasle zein ikasleentzako da eta programak nola erabil daitezkeen, bakoitzaren alderdi teknikoak, edukizkoak eta metodologikoak zein diren, zein adinetarako eta zertarako diren eta abar azaltzen da.


Atal teoriko hau CD-ROMean egoteaz gain, liburu formatuan ere kaleratuko da eta hori IDCk eginen du. Oraindik bukatzeke dago, ordea, eta horren zain daude dena batera banatzen hasteko.


CD-ROM hau ToolBook bidez eginiko programa multimediekin osatu dute Orixe taldekoek. Tresna informatiko honekin baliabide multimediak sor daitezke: bideoa, kalitate oneko audioa, animazioak...integratuz. CD-ROM honen helburua DBHrako eta Batxilergorako dauden programak zentroetara banatzeko sistema erraztea izan da.





- "Informazio bila Interneten"


Hau gida bat da, 12-16 urteko ikasleei zuzenduta dagoena, Interneten informazioa bilatzeko erabiltzen ikas dezaten. Urratsez urrats Internet nola erabil daitekeen eta informazioa nola aurki daitekeen esplikatzen da gida honetan: nola sartu sarean, nola bilatu gai jakin bati buruzko informazioa, nola idatzi, zer desberdintasun dagoen gauza bat edo bestea egin...


Koaderno bat bezala antolatua dago gida eta jarraitu beharreko pauso guztiak zehazten dira, azalpenak eta ariketak bateratuz.





- Orientabideak


Lan hau Eusko Jaurlaritzak eskatuta egin zuten. DBH eta DBHOko orientatzaileentzat eta ikasleentzat liburu bat argitaratu ohi da hurrengo mailetan egin ditzaketen ikasketei buruzko informazioa jasoz. Bada, Orixek informazio hori euskarri informatikoan bildu eta aurkeztu zuen. CD-ROM hau DBHko ikastetxe guztietan banatua dago.





- Ikerketa lanak


Euskarri informatikoak egiteaz eta zabaltzeaz gain, zenbait ikerketa lan ere burutu ditu Orixe Taldeak. Esaterako, "Motibazioa eta ordenagailuen arteko harremana", "Klik, aktibitate multimediak garatzeko tresna. Deskribapena eta analisia", "Material informatikoen ebaluaketa gida"... Ikerketa lan hauek, beti ere, Hezkuntzarako Informatikoarekin lotuta egon dira.





Nola erabili materiala? Zertarako?


Material informatikoa badago bai, gaur egun, baina askotan ez dugu jakiten nola erabili. Orixekoek diotenez "programa hauek heziketa prozesuaren edozein fasetan erabil daitezke, beti ere beharren arabera. Adibidez, ikasleak gai baten inguruan motibatzeko, aurretik gai horri buruz daukaten ezagutza ebaluatzeko, osatzeko, informazioa biltzeko, edukiak zabaltzeko, errepasatzeko, ebaluatzeko...". Material osagarria da eta irakasleak erabaki behar du noiz eta nola erabili.


Aktibitate hauetan ordenagailua banaka, binaka, talde txikitan edo talde handitan erabil daiteke. Banakako erabilpena bi eratakoa izan daiteke. Bata, ikasle bakoitzak bere ordenagailuarekin eta bere programarekin egiten duena. Bere erritmoan egiten du lan, irakasleari behar duenean laguntza eskatuz. Lan hori bere beharrei egokitutakoa izan liteke, edo talde osoa egiten ari dena ere bai. Bestea, ikasleak irakaslearekin egiten duen erabilpena da. Kasu honetan, zailtasunak dituzten ikasleek irakaslearen laguntza jasotzen dute lanak egiteko.


Binaka edo talde txikitan erabiltzen da gehienbat ordenagailua gure inguruan. Ikasleak ordenagailu batean egoten dira lanean, elkarrengandik hurbil eta elkarren arteko komunikazioa eta interakzioa sortzen da.


Irakaslea bitartekaria izango da eta horrela ikasleen autonomia eta interakzioa bultzatzen dira. Erabilera honetan interesgarria da ikasleen artean sortzen den interakzioa behatzea, gela osoaren aurrean duten jarrerarekiko ezberdina izaten baita.


Hirugarren erabilera mota talde handitan edo gela osoan egiten dena da. Kasu honetan ikasle guztiek programa bera erabiltzen dute aldi berean, sarearen bidez edota telebista pantaila batekin.


Nolanahi ere, ordenagailuan eta ordenagailuarekin modu guztietara burutzen den lana, gero "ohiko" klasera eraman, osatu eta erabil daiteke.


Ordenagailuekin egiten den lana informatika gelan edo "ohiko" gelako txoko batean burutu daiteke, eta horrez gain, liburutegietan ere bai, ordenagailuak dauden kasuetan. Antolaketa bat edo bestea hautatu, hori ikastetxearen esku dago.





Esperientziak dio...


Urte hauetan martxan jarri diren proiektuak eta erabili diren programak ugariak izanik, ondorioak ikusteko edo antzemateko aukera egon da. "Oso erantzun desberdina jaso dugu" diote Orixekoek. "Batzuk gogo handia erakusten dute eta beste batzuk lehenengo arazo teknikoarekin pot egin eta utzi dute. Horrez gain, kasuistika handia dago, alegia, ikastetxe bakoitzeko egoera desberdina da oso".


Azkenaldi honetan jarraipen handiena Lehen Hezkuntzako zentroetan egin dutela esan digute Orixekoek. "Irakasleak desiatzen daude materiala eskuratzeko eta erabiltzen ikasteko, egarria antzematen da Lehen Hezkuntzan. Ikasleek elementu motibatzaileak eskatzen dituzte eta informatikaren kultura ezagutzen dute. Irakasleek baino gogo gehiago adierazten dute eta hauek daramatzate arrastan horretara".


DBHn, ostera, egoera desberdina dela diote. Zentro batzuetan informatika Hezkuntza Curriculum Proiektuaren barnean sarturik dago jadanik, eta beste batzuetan ez. "Gainera, pentsatu ohi dute curriculumean edukiak direla garrantzitsuenak, eta ez gaiak lantzeko prozedurak dibertsifikatzea. Horregatik, ordenagailuak erabiltzea denbora galtzea dela uste dute batzuk" Orixekoek diotenez. "Bestalde, irakasleon jarrerak ere garrantzi handia du, eta teknologia berriekiko irakasleok hartzen dugun jarreren artean ikaragarrizko aldea dago. Gainera, informatika ikasgai bezala ematen dute ikastetxeetan eta ordenagailu-gela hori beti "hartuta" egoten da. Horrela, beste irakasleek ez dute gela hori erabiltzeko erraztasunik lortzen".


Dena dela, informatika eta ordenagailuak erabiltzen dituztenak gustura daude eta abantailak ere ikusten dizkiote. Ondoriorik nabarmenena motibazioa da. Ikasleak gogo handiz egoten dira, aktibitatea bizia, aktiboa eta entretenigarriagoa da, desberdina da, eta hori lortzea ez da gutxi.


Bestalde, ikusmenean oinarrituriko oroimenaz baliatzeko aukera ezin hobea ematen du. "Gaur egungo ikasleak ikusmenaren bidezko informazioa jasotzen ohituta daude telebista, zinema eta abarren kulturan hazten ari baitira eta informatikaren bidez ikusmen oroimena eta identifikazioa indartu egiten dira" Orixekoen iritziz.


Tolosako esperientziaren ondorioetako bat izan zen aipaturiko hori. Bi taldeen artean, hau da, informatika erabili zutenen eta erabili ez zutenen artean ikusi zen alde nabarmenena ikusmen oroimenarekikoa izan zen. "Ikusten den zerbait gogoan hartzen dute ikasleek. Ordenagailuak, beraz, ikusmen oroimena aktibatzen du, eta ez da dena irakurritakoa buruz ikastean oinarritu beharrik. Adibidez, gorputzeko artikulazioek nola funtzionatzen duten ikus daiteke ordenagailuan eta ikusi ondoren, hori nekez ahazten da. Aldiz, ikusi gabe deskribatu egiten badigute, ziur ahaztu egingo zaigula".


Bestalde, informatikaren oinarri metodologikoa aktibitatean datza, hau da, programa eta ikasleen arteko interakzioan, eta beraz, ikasleak ikas-irakas prozesuko protagonistak dira.


Programak sekuentzietan banatuta egoteak ikasleen erritmo ezberdinak errespetatzen ditu. Ikasleek, era berean, beraien ikas-irakas prozesuan baliagarriak izango zaizkien abileziak garatzeko eta sortzeko aukera dute. Aztertzen, konparatzen, identifikatzen, erlazionatzen, behatzen, informazioa bilatzen, kritikoak izaten... ikasten dute. Horrek guztiak ikasleen autonomia pertsonala indartzen du.


Irakasleei dagokienez ere aldaketak sumatzen dira. Ikaste prozesuko bitartekariak bihurtzen dira eta ikasleekiko harremana hurbilagoa izan ohi da. Beraien lanean eta prestakuntzan ere gauzak erraztu egiten dira. Programak sekuentziatzeko aukera dauka eta material hauek gelako programaketan txerta daitezke. Ordenagailua beste bitartekoekin batera erabil daiteke.

2009-01-24

"euskal biztanleen ardurak" bitakorari buruzko komentarioa



KOMENTARIOA:
Euskal biztanleen ardurak bloga gaur egungo egoerak eta egunerokotasunaren gaiak gainetik adierazten ditu.Hots; kapitalismoaren berreraikitzea, kontsumismoa, globalizazioa, hirugarren adina eta aisialdia, krisia euskal herrian, kontaminazioa...eta hainbat albiste gehiago plazaratzen ditu. Aixu! gazte edo heldu sartu zaitez lagunaren blogean eta gaur egungo ardurak edo eguneko gaien inguruan informazio ugari irakurri ahal izango duzu beti ere ikuspuntu subjetibo batetik ikusita.

2009-01-11

teknologia berriak hezkuntzan


Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi

2009-01-09

Teknologia berrien erabilpen pedagogikoa

Umeak, oso imitatzaile onak dira, ez dira oso hautatzaileak imitatzen duterai buruz. Guraso askori, esaten zaie, esaten duten gauzak zaintzea, beraien umeak gertu daudenean. Imitazioa ez da umeen ikasketa bakarra. Umeak beraien inguruan dauden pertsonak imitatzen baldin badituzte, logikoa da beraz, telebistan agertzen diren pertsonaiak ere imitatzea.
Ume txikiak ez dira imitatzen dutenak bakarrik, gaur egun ere gazteak berdin egiten dute, gainera ez dute dena imitatzen, nahi dutena bakarrik.

1960.urtean Alberto Bardurak lehenengo ikerketa egin zuen. 3 talde aukeratu zituen 3 urtetako umeekin; lehenengoa, kontrol taldea zen, eta beste biak talde esperimentalak. Lehendabizi, hiru taldeak jolas ezberdinekin gela batean sartu zituen. Ondoren kontrol taldea atera zuen eta talde esperimentaleko 2 taldeei bideo bat jarri zien. Bideoan, gizon bat agertzen den, Bobo deituriko panpin batekin. Ondoren, gizonak, panpinak kasurik egiten ez zionez, panpinari jotzen hasi zen eta baita umeak entzun behar ez zituzten hitzak esan zituen.
Gero berriz ere 3 taldeak beste gela batean sartu zituzten. Talde esperimentaleko 2 taldeen ume batzuk bideoan ikusitakoa egiten hasi ziren. Ondorioz frogatu zen umeak telebistan ikusten duten ia guztia imitatzen dutela, horregatik beraien gainean egon behar gara kasu hauek ez emateko.

2008-12-04

Ariñoko eskolaren berrikuntza

Terueleko herri bateko eskolan, Ariño herrian hain zuzen ere, teknologia berriak sartzea erabaki dute. Hori dela eta, sistema ordenagailuetan oinarritzea erabaki dute. Horrela, liburuak eta kuadernoen ordez, ordenagailuan idazten dute, eta ikasi ere.

Herri txikietan horrelako programak aplikatzeak herri handietan eta teknologikoki garatuago dauden herrietan baino arrakasta gehiago izaten dute. Herri txikietan teknologiekin duten harremana ez baita herri handiagoetan dutena, beraz, autonomia sustatzea bultzatzen du, haiek ordenagailuen bidez bidaltzen dituzte lanak eta horrela askatasun gehiago izatea lortzen dute. Teknologi honekin ikasteak, nire ustez, metodo tradizionalean eskaintzen denaz gain teknologi berriak eguneroko gauza bezala erabiltzen ere ikasten dute. Gainera, ikaste era askoz ere motibagarriagoa eta interaktiboagoa bultzatzen da teknologia hauekin. Baina alde positiboez gain, alde negatiboak ere badauzka, eta alde negatiboa irakaslearen aldean kokatzen da, hau da, metodo honekin lan egiteko, irakasleak denbora asko aritu behar da, gauzak bilatzen eta programaketa egokia egiten, beraz, metodo tradizionalean denbora guzti hau ez duzu programaketa egiten galdu behar, baina honetan, berriz, bai, eta teknologiak ondo ezagutzea beharrezkotzat jotzen da.

Beraz, eta laburbiltzeko, metodo honek alde onak eta txarrak ditu. Alde onak, ikaslearentzat ikasteko era motibagarriago eta interaktiboagoa dela, bai eta autonomiaren garapena bultzatzen dela. Eta alde negatiboa, irakaslea denbora asko eman behar duela ariketak, teoria,...prestatzen gero ikasleei aurkezteko.

Asteasuko Ikastetxearen moldea

Asteasuko Pello Errota Herri Ikastetxea
Pello Errota ikastetxean aspalditik izan ditu teknologia berriekiko begirunea, esaterako, 1994. urtean ikastolarentzat ordenagailu batzuk lortzea izan zen irakasle eta gurasoen nahi nagusienetarikoa. Baina zuten aurrekontua ikusiz, bigarren eskukoak erosi zituzten. Prozesu luze baten ondoren, 2003. urtean haien hezkuntza proiektua eta eskaintza hobetze arren, "Berriztapena" deituriko proiektu bat martxan jarri zuten, ematen zuten hezkuntza teknologia berriekin gaurkotzean oinarrituta zegoena.

Ikastolak 16 PC Tablet portatil eskuratu zituen erakunde batzuek oparituta, eta horiek erabilita, LH-ko 4.mailako ikasleekin "Berriztapena" proiektua frogatzen hasi ziren.

Plan hauek aurrera eraman ahal izateko, irakasleen formakuntza ezinbestekoa da. Bi ikastaro ezberdinetan jarduten dira irakasleak, alde batetik Hezkuntza Sailak bideratutako ikastaro zehatzak (software eta aplikazio ezberdinetakoak), eta bestalde, eskolak berak antolatutakoak, eskolan erabiltzen denari egokitutakoak.

Irakasleak ez dira haurren hezte prozesuan parte hartzen duten bakarrak, izan ere, gurasoek lan horretan eginkizun handiena dute. Hori dela eta, Asteasuko ikastolan, bertako ikasleen gurasoak teknologia berrien munduan murgiltzen laguntzea jarri dute helburutzat, guraso horiek, aldi berean, haien seme- alabei lagun diezaieten.

Bideo honetan ikastolari buruzko azalpen labur bat eta PC Tablet-ekin nola lan egiten den ikusi.

Entziklopediak interneten

Bilatzen ikasten duen erabiltzaileak Interneten dohain era guztietako informazioa topatuko du, era soil eta eraginkorrean antolatuta. Nork bere ordenagailutik aukera du, era berean, izen akademiko handiko entziklopedietara iristeko aukera. Britannica izeneko entziklopediak teknologia berrietara egokitu beharko zuela hasiera-hasieratik bazekienez, bere edukiak Encyclopaedia Britannica atarian digitalizatu ditu
http://www.britannica.com/
......................................................................................................
"Wiki" aurrezkia duen webgune oro, berez, komunitarioa da; hots, edonork dauka bertako edukietan sartu, aldaketak egin eta osagarri berriak eransteko aukera. Partaidetzazko filosofia horretan sostengaturik sortu zen egundainoko entziklopediarik handiena: Wikipedia http://www.wikipedia.org 2001ean, Interneten.
............................................................................................................
Hiztegiak ere entxufatu dira Sarean, esaterako hiztegia 3000. http://www1.euskadi.net/hizt_3000/.
...........................................................................................................
Sinonimoen hiztegia :
http://www1.euskadi.net/hizt_sinon/indice_e.htm

Teknologia berriak Haur Hezkuntzan

Gipuzkoako lau ikastetxe desberdinetan, Teknologia berrien erabilpenaren azterketa egin da. Hainbat atal aztertu dute proiektu honetan. Hurrengo hauek dira:
Haurren adina: Bertan aztertutako adina aipatzen dute.
Irakaslearen prestakuntza: Normalean irakasleek ez dute informatika menperatu beharrik.
Zertarako erabiltzen da: Normalean haurrei laguntza moduan erabiltzen dute.
Zer maistasunarekin erabiltzen dute: Astean zenbat egunetan erabiltzen dute.
Lana: Hemen lana banakakoa, binakakoa.... izan daiteke.

2008-10-30

Marisa Aranburu eta ikasleen iritzia proiektuaren ingurua

Teknologia berriak hezkuntzan jorratzen dituen gaiko bideo bat hemen ikusgai

Iritzia:

Nire ustez, Orioko Ikastetxeak garatzen ari den proiektu berri hori oso egokia da hasiera-hasieratik umeak teknologia berrietara hurbiltzen baititu. Dena den, modu horretan alde batera gelditzen dira kontutan hartu beharreko beste gai batzuk, hala nola: umearen kapazitatea paperaren aurrean, imaginazioa garatzeko aukera,.. Horiek denak ordenagailuak murrizten ditu eta jarrera aktiboago bat izango dute haurrek beraien etxeko ordenagailuetan txikitatik ona izan daitekeela baina, batez ere, txarra izan daitekeela.

2008-10-23

umeak hezkuntzan

Gaur egungo umeak hezkuntza formalean formatuak izaten dira.