2008-12-04

Asteasuko Ikastetxearen moldea

Asteasuko Pello Errota Herri Ikastetxea
Pello Errota ikastetxean aspalditik izan ditu teknologia berriekiko begirunea, esaterako, 1994. urtean ikastolarentzat ordenagailu batzuk lortzea izan zen irakasle eta gurasoen nahi nagusienetarikoa. Baina zuten aurrekontua ikusiz, bigarren eskukoak erosi zituzten. Prozesu luze baten ondoren, 2003. urtean haien hezkuntza proiektua eta eskaintza hobetze arren, "Berriztapena" deituriko proiektu bat martxan jarri zuten, ematen zuten hezkuntza teknologia berriekin gaurkotzean oinarrituta zegoena.

Ikastolak 16 PC Tablet portatil eskuratu zituen erakunde batzuek oparituta, eta horiek erabilita, LH-ko 4.mailako ikasleekin "Berriztapena" proiektua frogatzen hasi ziren.

Plan hauek aurrera eraman ahal izateko, irakasleen formakuntza ezinbestekoa da. Bi ikastaro ezberdinetan jarduten dira irakasleak, alde batetik Hezkuntza Sailak bideratutako ikastaro zehatzak (software eta aplikazio ezberdinetakoak), eta bestalde, eskolak berak antolatutakoak, eskolan erabiltzen denari egokitutakoak.

Irakasleak ez dira haurren hezte prozesuan parte hartzen duten bakarrak, izan ere, gurasoek lan horretan eginkizun handiena dute. Hori dela eta, Asteasuko ikastolan, bertako ikasleen gurasoak teknologia berrien munduan murgiltzen laguntzea jarri dute helburutzat, guraso horiek, aldi berean, haien seme- alabei lagun diezaieten.

Bideo honetan ikastolari buruzko azalpen labur bat eta PC Tablet-ekin nola lan egiten den ikusi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario